vendredi 27 novembre 2009

antzeko zerbait

Save the last dance for me esatea bezala

disko binilo baten melodiak eta keak dena lausotzen duen bitartean...

eta pista galtzea.

dimanche 15 novembre 2009

Bola eta katea



Nahi duguna zer den ez dakigunean,

bidegurutzeak elkartu eta nahastu nauzunean,

misil handia askatuko nizuke.

Baina saiakeran hiltzeko arriskuak amildegian nauka


eta ez dut bertatik salto egingo.

Azken batean, zai egoteaz aspertu

eta gogoko dudan tabernako

barraren bestaldean aurkitzen den zerbitzeriarekin

egiten dudalako alde


goizez desagertzen diren izarren aterpe epelera,

keak eta sustantziak

forma arraroko hodeiak dibujatzen dituen bitartean...


lundi 2 novembre 2009

Kseniya Simonova-ren harea

dimanche 1 novembre 2009

Goizeko txiki poxak I

Itsasoaren hodeiertza parean
eguzki handi baten argiaren pean

arnas korronte zurrunbilotsu batean irenstea

hosto horiak haizearekin kulunkan

kotxeko gurpilek aurrera egin bitartean.
Hostoak leihotik barrura sartzearen ahalari

beldur izatea momentu nimiño batez...




mardi 27 octobre 2009

4

Han bestaldeko espaloiean topatu zaitut. Mutu. Oldoztea ahaztu zitzaien haien gomutan. Ilargiaren zimurrak ur gainean bezala, denbora islada garden bat da, makurra. Eta pipa beltzaren jakinduriaz mintzatu zara, polboraren zaporeaz hitz egingo bazenu bezala, denbora eta iragana zeharkatuz, jakintasun ezaren alartze finari kexatan.

Guztia haizeak eraman bide du.

Negar egingo luke ahal balu, badaki. Guztia aldatuz doa, gurpil baten erritmo etengabean. Inork kontrola ezin dezakeen neurrigabetasun hotzean. Heriotzak bizkarrak lehortzen ditu eta negu usaina dakar.

Zure begiek arima itzali baten argia zuten, gaueko farolen bortxaz kriminalizatutako izpia, udazkeneko hosto zanpatuak korrontean ihesi joaten diren moduan. Baina niri entzutea gustatzen zait, mina eta bizitzako buru galeren baitan bihotza uztea, nolabait erortzen utzi genituen bideei atzera so egitea. Iraganak garena izatera laguntzen gaitu. Uste dut, horregatik atsegin dudala horrenbeste argazkiak zuri beltzean ikustea. Idatzi gabeko istorioak antza.

Ondoren eskutik heldu nauzu, errekaren soinua atzean genuela. Ez zenuen etxera itzuli nahi, eta zuriz beteriko poltsikoak marrazten ibili gera, aspaldiko haurren kilima jokoak bezala.

Kotxe hori batetan egin duzu bertatik alde. Etxeko giltzen bila eskuak poltsikora eramaterakoan, zure mezua aurkitu dut, Cosas que nunca te dije - Isabel Coixet.

dimanche 18 octobre 2009

Begiraden garrantzia





Badakizu noiz ari diren
oihukatzen

kurba erori baten ispilu gisa.

Isilik geratzen dira
eta entzuten zaituztela jakiteko,
nahikoa da euren leihoraino
dagoen bitarte isil betea
besterik ez sumatzea.

Gezurrak hautematen
edo intentzioen erreala
ikusten adituak dira,
X izpiek zeharkatzen dituzten
dimentsio geometrikoen antzera

Eta hala desberdintzen dituzulako
ikusten zaituztenak
ikus(t)ezin zaituztenak
eta izan ere [eurak hauen baitara inoiz aurkituko balira]
badaezpada sarrera zabalik
uzten dituzten haiek.

Horregatik guztiagatik,
begiratzen duzu horren modu tinkoan
horren finko,
egia bilatzaile
harroen begirada zulatzaileak bailiran

Baina kontuz!
oharkabean zeure azala agerian utzi
eta atearen bestaldean aurkitzen den
biluzia

mengel,bulnerable

bistaratuko ez ote den...

mercredi 30 septembre 2009

Stand by me




Mugak neur ezin litezkeen
distantziak apurtu zaitu gaur
hodeiak irensten dituen
eztularen doinuak bezala

zuhaitzak erotuz bezala
astinduz
kolore orbel eta histuetan
Udazkenaren begiradaren pean.

Irratian J. Lennonen abesti bat
gau giroaren gogoaz mintza
Egiten purpurazko itsasoa esnatu berritan
eta hodei grixen artetik eguzki
argia

Hodeiak aldentzen direnean,
zure begiak oroitzen ditut
zelatan,


Laztana.


Oroitzen ditut
muxu umelen epela, ba-pa-te-ko
hitz idatzien jario erraza
zure ezpainen tolesdura izkiriatzen
lurzoruko besarkadaren fantasia,
hautsak daraman
harea lehorrean busti ez genituen azalena
bitarte honetan gatibu.


Begiak ireki orduko zeruko grixtasun
ahulterrazaz aldendu dizkizu leinuru izpiak
debekuaren atrebentziari desafiatzen
eta kantak bere bidean
xuxurlaka
zeru moratu eta indigo aldrebestu batean
iltzaturik dirauela ikusten duzu,
zure belarriaren aterpean
esekitzen diren mezu isilen babesa


Eta orduan, maitasuna egin ondorengo
Eguratsa datorkit ahurraren atzazaletara
Gaueko eskuaren gogoak diren atzazaletara
Eta egun berri bat hasten da orduan
Kolore argiago bat duen egun berri antzekoren bat.